[dotb.eus] [bideoa] Euskal Dendaren 23. edizioak bere ateak zabaldu ditu

Abenduaren 9ra arte zabalik egongo da aurtengo edizioa
Gaur eguerdian zabaldu da ofizialki Euskal Denda

DURANGO.- Gaurtik aurrera zabalik egongo da aurtengo Euskal Dendaren 23. edizioa. Beste behin ere, Durango Uriko merkatu plazak hartuko du sektorearen makroerakusleiho hau, artisauen munduko feriarik garrantzitsuena den hau.

Aurtengoan,bisitariek artisau berri asko ikusteko aukera izango dute. Abenduaren bostetik bederatzira, bisitariek 52 erakusmahaietako artisauen produkzioak izango dituzte gozagai. Gainera, erakustaldietan parte hartu ahalko dute eskuzko lanbideak barru-barrutik ezagutzeko.

“Artea loratzen” izango da hogeita hirugarren ediziorako aukeratu den leloa; keinu bat gremioei, egiten dutena artisautza baino zerbait gehiago dela irmo eusten dioten horiei, artisautza loratzen ari direnei; izan ere, euren lana artea izaterainoko mailara eroaten dute. XXI. mendeko artisauek apustua egin dute berrikuntzaren, diseinuaren, iraunkortasunaren eta antzinako tekniken alde, eta erabiltzen dituzten materialetan berrienak bilatzeari ekiten diote. Apustu pertsonal eta profesionalei esker, euretako asko benetako aitzindari bilakatu dira. Aipagarria da aurten parte hartuko duen NUNA, Artisautzaren Sari Nazionala eman baitiote.

Bestalde, Euskal Dendak jadanik gure artean ez dauden kideak gogoratuko ditu. Aurtengoan, maitasunez gogoratuko dugu Zuriñe Agirre, artisau zeramikari zendu berria. Lur Keramikako alma matera, beraz, Euskal Dendan izango da, erakusketa bat jarriko da bere lanekin merkatu plazaren beheko gunean.

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.