[dotb.eus] [bideoa] Hurrengo 11 egunetan Euskaraldian murgilduko da Durangaldea

Hainbat ekitaldi antolatu dira Durangaldean Euskaraldiari hasiera emateko
Zornotzan eguerdiko 12,00etan hasi da Euskaraldia udaletxeko langile eta herritarren argazkiarekin

DURANGALDEA.- Gaurtik aurrera ‘Euskaraldia’ egitasmoa martxan egongo da hurrengo 11 egunetan zehar Durangaldean ere. Hizkuntza ohiturak aldatu eta euskararen erabileran eragiteko helburua duen egitasmoa martxan jarri da gaur gauerdian eta eskualdean ekimen ezberdinak egongo dira ospatzeko.

Durangon, arratsaldeko 17,00etan izango da hasiera ekitaldia Ezkurdin eta bertan taldeko argazkia atarako da. Abadiñon 19:00etan Triki-poteoa egingo da Traña-Matienan eta datorren azaroaren 28an, 19:30ean, Silvia Trigueros eta Oihana Azkorbebeitia abadiñarren berriketaldia ere egongo da Txanporta Kultur Etxean. Eta abenduaren 3an, 18:00etan, Euskaraldiaren amaierako ekitaldia, “Abadiñoko Ahotsak” proiektuaren aurkezpenaren ondotik, Errota Kultur Etxean. Abadiñoko Euskaraldia Batzordeak antolatu dituen saioak dira.

Berrizen ere hainbat ekitaldi egin izan dira egun hauetan, eta gaur oraindik txapa banaketarekin jarraituko dute 18,30etik 20,30era Berrizko Kultur Etxean. Honetaz gain datorren abenduaren 2an, “Ez da kasualitatea” izeneko bertso saio musikatua egongo da Alaia Martin, Miren Amuriza, Onintza Enbeita eta Maddalen Arzallus bertsolariekin Berrizko Kultur Etxean eguerdiko 12,00etan. Eta Iurretan arratsaldeko 18:30etik aurrera, mahaia Dantzari plazan egongo da, 19:00etan, kanpai-hotsa eta txapligoak eta 20:00etan, argazki erraldoia eta txapak jartzea. Ordu berean ere Elorrioko plazan izango da hasiera ekitaldia txupina eta musikarekin.

Zaldibarren 19,30ean kantuan ekingo diote Euskaraldiari, Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldeak lagunduta udaletxeko plazan eta Zornotzan eguerdiko 12,00etan hasi da jada etan Euskaraldiari hasiera emateko udaletxeko langileek eta herritarrek bat egin dute argazki batean.

Euskaraldia Durangoko kideek horrela azaldu ziguten egitasmoa:

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.