Durangoko ikastetxeak kalera irten dira koplak abestera

DURANGO.- Ohiturari jarraituz gaur goizean hainbat ikasle irten dira Durangoko kaleetatik Eguen Zuriko koplak abestera Inauteri bezperan.
Horrela, Ikastola Kurutziaga, San Antonio Ikastetxea eta Durangoko Fray Juan de Zumarraga Institutuko ikasleak ikusi eta entzun izan ditugu koplak abesten eta dirua batzen.



