[dotb.eus] [bideoa] Mañaria prest bihar Garagardo Azoka ospatzeko
Ekitaldiak arratsaldeko seiretan hasiko dira gauerdirarte
MAÑARIA.- Dena prest dago bihar Mañariko Garagardo azokaren edizio berri bat ospatzeko. Guztira bost garagardo ekoizlek hartuko dute parte eta bi food trucks ere.
Honetaz gain, lehenengo orduan, arratsaldeko seiretako katan zuritoa euro baten salduko da. Programazioan ere hiru taldek joko dute, Elortegi Anayak, Mud Candies eta Ou Mama! Aurten antolatzaileek azoka frontoian ospatzea pentsatu dute, ekaitz arriskua dela eta.
Garraioari dagokionez, doanezko autobusak egongo dira. Durangoko Madalenatik irtengo dira , 18:00, 20:00 eta 21:00etan, bueltan berriz Mañaritik Durangora 22:30 eta 23:20ean.