Atzo goizean banatu ziren sariak kategoria bitan

DURANGO.- Atzo goiz goizetik hasi zen III. Book Trailer Lehiaketaren emanaldia eta ondoren sari banaketa izan zen. Guztira 66 lan aurkeztu dira bi kategorietan adinaren arabera banatuta.
Irabazleak A kategorian:
Ikastetxe parte-hartzaileenari saria: San Antonio Ikastetxea
Publikoaren saria: Zabalarra Eskolako “Gerrak ez du izenik” Ixone, Nadia, Maria eta Maider
Gidoiaren saria: Durangoko Institutuaren “Urtebete itsasargian” Izaro Monje, Maier Moisel eta Nora Arana
Lan irabazlea: Durangoko Institutuaren “Urtebete itsasargian” Naia Egiraun, Irati Pagonabarraga eta Uxue Azpitarte.
Irabazleak B kategorian:
Ikastetxe parte-hartzaileenari saria: Durangoko Institutua – Aipamen berezia Jabi Iraeta Institutoko liburuzainari ekimen honen alde egindako lan guztiagatik.
Publikoaren saria: “Udaberririk ankerrena” Eider Kortabarria eta Esti Unzueta.
Gidoi onenaren saria: “Udaberririk ankerrena” Saioa Graña eta Sandra Palacios.
Lan Irabazlea: “Gerrak ez du izenik” Paula Bikandi