[dotb.eus] [bideoak] IV. Pechakuchak Durangaldeko bost sortzaile aurkeztu ditu

  • 12
    Shares
Gerediaga elkartearen eskutik Etxe, Leire Unzueta, Rush, Usue Egia eta Keep Realen bizipenak ezagutu dira
Durangaldeko sortzaileek beraien lanak aurkeztu zituzten. ARGAZKIA: dotb.eus

DURANGO.- Euskal Jaiak egitarauaren barruan Gerediaga Elkarteak Pechakucha saioen IV. edizioa antolatu du.

Oraingo honetan, pasadan ostegunean, Durangaldeko bost sortzaileen lana ezagutzeko aukera egon zen aurkezpen laburren bitartez. Aurkezpenetan gazteen kultur bizipenak,
ibilbideak eta egitasmoak ezagutzeko aukera egon zen.

Pechakuchak japoniarrez berriketa esan nahi du. Pechakucha norbere ideiak modu bizkor eta original batean gainerakoei aurkeztea ahalbidetzen duen formatu bat da. Ideiak elkarbanatzea, proiektuak erakustea eta hauei buruzko hartu-eman nahiz solasaldi bat bultzatzea izan ohi dira pechakucha saioen helburua. Aurkezpen kreatiboak izaten dira, irudietan oinarrituta, 20 segunduro irudi bat erakutsiz. Eta guztira, 20 irudi. Horregaitiak 20×20 ikurrarekin irudikatzen da sarri.

Gerediaga Elkarteak munduan zehar ezaguna egin den formatua Durangaldera ekarri eta eskualdeko gazte sortzaileen lanak eta proiektuak ezagutzeko egitasmoa abiatu zuen 2017an.

Aurtengo Pechakucharen protagonistak hauek izan dira:

Leire Unzueta – Argazkilaria
Natura eta bidaia argazkilaria da. Euskal Herriko basoetatik hasi eta munduan
zehar ezagutu dituen lekuen argazkiak aurkeztuko ditu, furgoneta eta senarra
lagun, azken hamar urteetako paisaiak gogoratuz.

Rush – Freerunner
Kultura urbanoan murgilduko gara. Parkour frantsesezko “ibilbidea” da eta
horretan dihardutenei “traceurs” esaten diete. Freerunnerrak, berriz, akrobaziak
nahiago dituzte. Durangaldean New-Gen batzen dira gazte freerunnerrak.

Keep Real Kultura
Euren esanetan “esperientziarik gabeko” bi gaztek sortutako arropa marka bat
da. Hiru urte eta gero, ondo dakite zer nahi dute eurentzat eta euren
ikusleentzat: giro ona eta baloreak.

Usue Egia – Ilustratzailea eta hezitzailea
Mundua beste perspektiba batetik ikusten eta ilustrazioaren bitartez adierazten
saiatzen da. Gai sozialak eta zentzu gabeko umorea jorratzen ditu bere lan
gehienetan. Istorioak kontatzea gustoko du.

Iñaki Etxezarraga “EtxE” – Musikaria
Musikan nola hasi zen eta 15 urtetik gorako ibilbidea nolakoa izan den
kontatuko du. Gaur egun musika nola bizi duen eta egungo euskal musikaren
egoera ere berbagai izango ditu. Amaitzeko, pare bat kantu ere eskainiko ditu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.