[dotb.eus] Bihar ospatuko da Iurretako lehenengo ‘Mugarriz Mugarri Iurreta’

Zaldai Mendi Taldeak antolatu du Iurretako mugak ezagutu eta mugarriak ezagutzeko mendi ibilbidea
Lehenengo aldiz ospatuko da Iurretako mugak ezagutzeko mendi ibilbidea

IURRETA.- Aurten lehengo aldia izango da Iurretako Zaldai Mendi Taldeak ‘Mugarriz Mugarri’, Iurreta eta Durango bitarteko muga ezagutzeko ibilbidea antolatu duela 10 km inguruko ibilbidea osatuz. 10 urte beteko ditu mendi taldeak eta egonkortutako ekintzez gain beste hainbat ekintza antolatuko ditu eta hau horietako bat da.

Irteerarako ordua goizeko 9:30ean izango da Iurretako Plazan eta ibilaldia bukatzean luntxa egongo da Plazan bertan.

Ibilbideak ez du inolako zailtasunik eta umeek ere egiteko modukoa izango da. Taldean joanda osatuko dugu ibilbidea, mugarri bakoitzean geldialditxoa eginez. Iurretako plaza, Cafes Baque, San Andres, Orozketa behekaldea eta landaederra ingurutik osatuko da ibilbidea, Orozketatik pasatuz Iurretako plazara jeitsiz.

Aurten soilik Iurreta eta Durango bitarteko mugetatik izango da ibilbidea baina antolatzaileek urtero errepikatzeko asmoa dute ‘Mugarriz Mugarri Iurreta’, “Durangoz gain, Zornotza, Muxika, Berriz eta Garaiko herriekin osatzen duten mugak eta mugarriak ezagutuz”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.