[dotb.eus] Biharko MTB Bizikleta martxarekin Berrizko San Antonio jaiak hasiko dira

Jaiak urtarrilaren 29ra arte ospatuko dira
Berrizko MTB Martxa jaien lehenengo ekitaldia izango da.

BERRIZ.- Bihar, goizeko 10.00etatik aurrera ospatuko den MTB Bizikleta martxarekin hasiko dira Berrizko Olakuetako San Antonio.

Datorren urtarrilaren 16an altxatuko dute olakuetarrek Donien Atxa, berarekin ibilalditxoa egin ostean eta hortik aurrera jai giroan murgilduko da Berrizko Olakueta auzoa.

Aipatzekoa da aurten ere ospatuko diren Nesken binakako Frontenis txapelketa finalaka eta San Antonio XIII. Pilota Txapelketa finalak.

Aurten ere ez dira faltako odoloste jana, eskualdeko XXXVIII. Barazki eta Fruitu erakusketa urtarrilaren 20an eta Nekazal Olinpiadak 21ean. Olinpiadetan gehienez sei taldek eman dezakete izena, talde bakoitzean bost lagun izango direlarik . Taldekide guztiek hartuko dute parte. Taldeak mistoak izango dira derrigorrez .
Parte-hartzaileen adina 16 urtetik gorakoak izan behar da eta izena emateko azken eguna urtarrilaren 16an izango da

Musika arloan urtarrilaren 17an Peio Ramirez eta Xabier Zeberioren On proiektuaren kontzertua izango da Antonio Deunaren Baselizan eta 19an DJ Oihan Vegaren ostean Sei Urte eta Grises taldeen kontzertuak izango dira Kultur Etxean.

Jaiak urtarrilaren 29an bukatuko dira.

EGITARAUA

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.