[dotb.eus] Bisitak Garain eta Zaldibarren Durangaldeko pasaiak ezagutzeko

Urriaren 7an eta 8an izango dira

ZALDIBAR/ GARAI.- Zaldibarren larunbatean eta Garain igandean, Durangaldeko paisaiak gertutik ezagutzeko aukera emango digute astebururako antolatutako bi bisitek urriaren 7an eta 8an.

Zaldibarren, landare mintegiek, zoroetxeak edota Zaldibar dorretxeak herriaren paisaian izan duten eraginaz berba egingo da.

Garain, 300dik gora ardi bildu ditzakeen artea bisitatzeko aukera izango da eta eguneroko soinuak identifikatzeko tailerra egingo da.

Leku kopuru mugatua dagoelako, aurrez izena eman behar da [email protected] helbidera idatzita edota 673 005 981 telefono zenbakira deituta.

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *