dotb Durangaldeko Telebista

[dotb.eus] Bizkaiak irabazi du 2019ko E.H.ko Bote Luzea Txapelketa

7-3 irabazi zion Gipuzkoa Bi taldeari Berrizen
Atzo eguerdian ospatu zen finala

DOT KIROLAK.- Igandean Berrizen jokatutako finalean Bizkaiko taldeak 7-3 irabazi zion Gipuzkoa Bi taldeari.

Bizkaiko taldeak hasieratik argi utzi zuen faborito nagusia zela aurtengo txapelketa finalean. Lehenbiziko jokoa estu hartu zuten bi taldeek baina 4 berdinketa egin eta gero jokoa azkenean Bizkaitarrentzat izan zen. Hortik aurrera nagusitasunez gailendu ziren Gipuzkoa Bi taldeari eta 5-0eko tartea ireki zuten. Partidaren azken txanpan Gipuzkoarrek beraien maila erakutsi eta 5-2 jarri ziren markagailuan. Arautegiak jartzen dituen 75 minutuak beteta finala 7-3ko emaitzarekin bukatu zen.

Horrela, hirugarrenez irabazi dute Bizkaitarraek  aurreko bi edizioetako txapeldunak izan baitira eta aurtengo liga fasean eta finalerdietan maisutasunez irabazi bait dituzte beraien norgehiagoka guztiak.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.