dotb Durangaldeko Telebista

[dotb.eus] Bizkaian Emakumeak Dantzarien 7.edizioa ospatuko da larunbatean Durangon

Arratsaldeko 18,30ean izango da Andra Mariko elizpean
Soka dantza. Argazkia: Tronperri Dantza Taldea

DURANGO.- Datorren larunbatean, azaroaren 9an, Bizkaian Emakumeak Dantzariaren ekitaldia ospatuko da Durangon. Ekitaldia arratsaldeko 18:30ean hasiko da Andra Mariko elizpean.

Aurtengoa 7. edizioa izango da eta parte hartuko duten taldeak Durangoko Tronperri eta Txoritxu Alai  eta Algortako Itxartu taldea izango dira, beste batzuen artean. Guztira, 90 neskek hartuko dute parte ekitaldian.

Antolatzaileak Txoritxu Alai eta Tronperri dantza taldeak dira eta ekitaldiaren helburua nesken dantzak erakustea eta merezi duten garrantzia ematea da «gutxienez orain dela 80 urte dantzatzen dira Durangaldean eta galtzeko arriskuan daude zaintzen ez baditugu» azaldu dute antolatzaileek.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.