[dotb.eus] Bizkaiko 5. Emakume Dantzarien ekitaldia Durangon aldarrikapen izaerarekin

Guztira ehun dantzari baino gehiago elkartzea espero da
Soka dantza. Argazkia: Tronperri Dantza Taldea

DURANGO.- Asteburu honetan Bizkaiko 5. Emakume Dantzarien ekitaldia ospatuko da Durangon azaroaren 4an, arratsaldeko 18:30ean Andra Mariko elizpean. Ikuskizunaren antolatzaileak Durangoko Tronperri eta Txoritxu Alai dantza taldeak dira, baina beraiekin batera izango ditugu ere beste talde batzuk ere Algortako Itxartu, Barakaldoko Erreka-Ortu eta Sestaoko Salleko bezala.

Antolatzaileen esanetan “helburu bikoitza lortu nahi da. Alde batetik emakume dantzariak beraiei dedikatutako egun apropos batekin ondo pasa dezaten, haiek gustoko duten zerbait egiten, hau da, dantza egiten. Eta era berean, aldarrikapen puntu bat ere izan nahi du, historikoko nesken dantzak gutxietsiak izan baitira Bizkaian. Koreografiak direla “leporatzen” zaie, baina azken batean, aspalditik datozen dantzak plazaratzea da ekitaldiaren intentzioa. Eta erabat pozik geratuko ginateke egunen batean Bizkaiko Dantzari Egunean aurkezteko aukera izango balute”.

Ospakizunaren protagonistak neskak izango dira, dantza taldeetan egiten dute lana onartzeko eta esker ona adierazteko. “Baina argi geratu behar da baita ere, ekitaldia ez doala inoren aurka; alderantziz, zaindu eta mantendu egin behar dira “gizonezkoen” dantzak (dantzari dantza eta abar luze bat) gure kulturaren altxor bat direlako eta gure betebeharra da horrela jarraitzea aurrerantzean ere. Aldi berean indartu behar da nesken parte hartzea dantza horietan (eskubide osoa dutelako parte hartzeko). Berez, egunetik egunera nabarmenagoa da emakumeen presentzia edozein motatako euskal dantzetan” azpimarratu dute.

Ekitaldearen asmoa neskek txikitatik ikasitako dantzak plazaratzea da , merezi duten garrantzia emanez. Gutxienez orain dela 80 urte dantzatzen dira Durangaldean eta galtzeko arrisku larrian ikusten ditugu. Transmisio lan hori ez etetea da gure asmo bakarra.
Egitarauaren barnean ikusiko diren dantzen artean soka dantza, Agintariena, Gorulari neskekin, Arku dantza, Sagar dantza, Kontrapas, Ibarzabal, Eusko dantza, Zinta dantza eta Gorulari: Domingilo eta arku dantza mutilekin.

Bestalde Txalaparta entzuteko aukera be egongo da Kaskarot dantza, Fandango eta Arin-arinarekin

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.