[dotb.eus] Bogoroditsiek “Herejía” estreinatuko du musika, antzerkia eta dantza uztartuz

Urriaren 28an Kurutzesantu Museoan saio bi egongo dira
Bogoroditsie Abesbatzak Kurutzesantu Museoan estreinatuko du “Herejia”

DURANGO.– Datorren urriaren 28an Bogoroditsie abesbatzak “Herejía” ikuskizuna eskainiko du Durangoko Kurutzesantu museoan.

Ikuskizunak musika, antzerkia eta dantza uztartuko ditu, eta XV. mendean, Durangon Alonso de Mella frantziskotarrak sustatutako mugimendu heretikoaren kontrako jazarpena du oinarri.

Ikuskizunaren zuzendaria Ion Ugarriza izango da eta testua Josu Unzuetak idatzi du. Bestalde, klabikordioa Roberto Oviedok joko du eta antzezleen artean Ernesto Barrutia inkisidorea bezala eta Alex Garcia sorgina bezala arituko dira.

Koreografía eta dantza Dantzerti taldeko Beñat Urrutiak eta Unai Álvarezek zuzendu dute, eta abeslariak Bogoroditsie abesbatza ezezik Amaia Urzainkik lamiaren papera egingo du.

“Herejía” Durangoko Kurutzesantu museoan antzeztuko da, urriaren 28an. Bi saio eskainiko dira, lehenengoa 19:00etan, eta bigarrena 21:00etan. Sarrera doan izango da.

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *