dotb.eus | “Bonbak ikusten genduzen eta ariñeketan juten giñen errefugixora sirenak entzuterakuen”
Pilar Madariaga durangarrak zazpi urte zituen Axpen bonbardaketa izan zenean

DOTB.- Pilar Madariaga atzo dotb Durangaldeko Telebistan egon zen orain dela 80 urte Elorrio, Axpe eta Durangok jasan zituzten bonbardaketei buruz hitz egiten.
Berak orain 87 urte ditu, baina garai hartan ume bat zen. Nahiz eta orduan oso gazte izan oso ondo gogoratzen ditu garai hartako uneak.
“Sirenak entzuterakoan amagaz errefugixora juten giñen ariñeketan, ze bonbak ikusten genduzen zelan jausten zien”, horrela esan zigun Pilarrek atzo egindako elkarrizketan.