[dotb.eus] Bostgarren geratu da Igor Elortza bere azkenengo Bertsolari Txapelketa Nagusian

Maialen Lujanbiok eskuratu du aurtengo txapela
Maialen Lujanbio hernaniarrak irabazi du aurtengo Txapela. Argazkia: Alberto Elosegi

BARAKALDO.- Azkenean Bertsolari Txapelketa Nagusiaren txapela ez da etorri Durangora Hernanira baizik. Baina, hala ere, lan bikaina egin du Igor Elortzak 1124.00 puntu eskuratuz eta bostgarren postua lortuz. Bere aurrean Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Sustrai Colina eta orain dela lau urteko txapelduna Amets Arzallus.

Durangarrak atzo Euskal Herriko txapelketan iragarri zuenez, sei Txapelketa Nagusien ondoren, hau izan da azkenengoa.

14.600 lagun bildu ziren dira goizeko 9,00etatik Barakaldoko BEC-en eta saioa 11:00ak pasatxo hasi zen saioa, Inazio Usarraldek bertsozaleari ongietorria emanda.

Maite Berriozabalek gidatu zuen goizeko saioa, finalistak zozketak erabakitako hurrenkeran bertsotan jarriz: Igor Elortza, Aitor Sarriegi, Maialen Lujanbio, Unai Agirre, Beñat Gaztelumendi, Sustrai Colina, Amets Arzallus eta Aitor Mendiluze. Tartean ez ziren bertsozaleen txalo, animo eta “olatuak” falta.

Arratsaldean 16:30ean hasi zen berriro saioa. Hurrenkera berria egokitu zitzaien bertsolariei eta hala, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Aitor Sarriegi, Unai Agirre, Sustrai Colina, Igor Elortza eta Aitor Mendiluze izan dira kantuan, Saroi Jauregiren aginduetara.

Zortzi bertsolarietatik buruz burukorako sailkatu ziren Aitor Mendiluze eta Maialen Lujanbio eta haiei egokitu zitzaizkien azken ariketak. Epaimahai Ekaitz Elorriaga, Eneko Bidegain, Eneritz Azkue, Joseba Santxo, Mirari Azula, Nerea Bruño eta Zigor Leunda izan ziren, eta idazkari lanetan Nerea Goñi eta Joxemari Altuna aritu ziren .

Azken txanparen ondotik, sailkapenaren berri eman zuen Joana Itzainak eta faboritoen artean zegoen Maialen Lujanbio izan zen 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko txapelduna. Hernaniarraren bigarren txapela da, 2009an ere lortua baitzuen.

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *