dotb.eus | Brigada Feministak txosnagunean eta inguruko eraso sexistak ekidituko ditu

Gauero 10-15 lagun ibiliko dira zaintza lan hauetan
Brigadak antolatzeko bilera
Brigadak antolatzeko bilera

DURANGO.- Eraso sexistak ekiditzeko asmoz Durangoko Txosna Batzordeko Mugimendu Feministak Brigada Feministak sortu ditu txosnagunea eta inguruko zaintza lanak egiteko.
Durangoko Txosna Batzordeak Mugimendu Feministarekin batera urteak daramatza jai giroan ematen diren eraso sexistak ekiditzeko asmotan, beraiek adierazten duten bezala “protokoloak landuz, prebentzioa landuz eta paisaia erasoen kontrako sinboloekin josiz. Gure akatsetatik ikasiz, beharrei gero eta zehatzago erantzuteko ahaleginean gaude”.
Hori guztiori dela eta, aurten, Mugimendu Feministaren tresnak izan diren Brigada Feministak abian jarri ditu, Durangoko Ibilaldian, Hernaniko sagardotegi garaian eta Euskal Herriko zenbait txosnaguneko esperientziak hartuz eta Durangoko Txosnagunera egokituz.
Durangoko Brigada Feministak txosnagunean eta inguruetan ematen diren eraso sexistak ekiditzeko lana egingo duten emakume taldeak dira “sinbolikoki, gure iruditegietan emakumeen irudi ahul hori apurtu, eta gaua, festa, jaiak… gureak ere badirela errebindikatuko dugu gune hori zainduz. Hau egiteko, txosnagune guztia dugu aliatu, brigadak emakume talde horiek egingo badituzte ere, txosnagunea osatzen duten eragile guztiak honekin konprometiturik daude” adierazi dute arduradunek.

Txosnetako eragile desberdinetako emakumeak zein antolatuta ez dauden emakumeak izango dira “oro har, mugimendu feministaren aliatuak diren emakumeak: gazteak, heldu edo zahar daudenak, bertako betidanik, herrira etorri berria edo alboko herrikoa izan”. Gauero 10-15 lagun ibiliko dira zaintza lan hauetan. Parte hartu nahi duenak [email protected] emailaren bitartez harremanetan jarri ahal da, idatzi eta txanda bat proposatuko diote, taldeka zein banaka apuntatu ahal dira.

Lan berezi hau aurrera ateratzeko, zenbait hausnarketa saio egin ditu Mugimendu Feministak txosnabatzordeko bileretan. Brigadak antolatzeko aldiz, saio bereziak daude, argazkian atzo bertan egindako bilera.

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.