[dotb.eus] Dantza Garaikideaz gozatzeko aukera asteburu honetan Durangon eta Elorrion

Durangon larunbatean izango da eta Elorrion igandean
Max Saria irabazlea den “Meeting Point” Durangon ikusteko aukera izango da

DURANGO/ELORRIO.- Dantza garaikideko ikuskizun ezberdinak ikusteko aukera izango dugu asteburu honetan Durangon eta Elorrion.

Larunbatean Durangoko “Uda Giro” egitarauaren barnean hiru pieza labur ikusteko aukera izango da Ezkurdin 19,00etan Kukai & Brodas Bros taldeen ‘Topa’, Doos Colectivoaren ‘El fín de las cosas’ eta Max saria jaso berri duen akrobaziaz beteriko ‘Meeting point’ ikuskizuna Ertza taldekoa.

Elorrion berriz, Musikaire jaialdiaren barnean lau ikuskizun labur eskainiko dituzte igandean: Lasala dantzaren ‘Famele’ eta ‘I U’, Galiziatik etorritako La Macana taldearen ‘Ven’ eta Kataluniako ‘Consegüéncies’ Moveo talderaen eskutik. Ikuskizunak 19,30etik aurrera izango dira

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *