Izena emateko azken eguna apirilaren 6an izango da

BERRIZ.- Berrizko Berdintasun sailak antolatuta emakumeentzako argazkigintza ikastaroa egongo da apirilaren 10etik ekainaren 19ra arte. Bertan konposizio eta plano motak, esposizioz, distantzia fokala edota argazki edizioaren oinarriak ikasiko dira beste gauza batzuen artean.
14 urte gorako emakumeentzat zuzenduta dagoen ikastaroa asteartero izango da eta doanezkoa Gariza Films-en eskutik
Izena emateko azken eguna apirilak 6 izango da udal berdintasun zerbitzuan gizarte3@berriz.eus helbidean edota 946824525 telefonora deituz