dotb.eus | Domekan Dantza Garaikidea izango da ikusgai Elorrion

Ikuskizuna doan izango da eta “Topa”, “Raw”, “Meting point” eta “Gernika” izango dira partaide
TOPA taldea hasiko da ikuskizunarekin, arratsaldeko 19:00etan.

ELORRIO.- Uztailaren 16an, Elorrioko plazan, dantza garaikidea oinarritzat duten lau talderen dantzekin gozatu ahal izango da 19:00etan. Ikuskizuna doan izango da eta “Topa”, “Raw”, “Meting point” eta “Gernika” taldeak izango dira partaide, denak ikusgarriak eta garaikideak  eta estilo propioarekin.
“Topa” ikuskizunak lau interpretatzaileren batura proposatzen du. Hala bada, nork bere jatorri artistikoei uko egin gabe, talde bizi eta energiko batean elkartuko dira, elkarrenganako ezagutzaren bidez interpretatzaileak aberastu ahal izan daitezen. Kaleko adierazpen garaikideak dira, hirietako plazetan gaur egun elkarrekin aritzen direnak.

Binakako lana da “Raw”, non ‘contact’ delako teknikaz baliatuz mugimendu arriskatuak aztertzen dituzte dantzariek, sentsibilitateari kontrajarritako mugimenduak.

Batzuetan bi pertsonen bizitza-labirintoetako bideak gurutzatu egiten direla, eta, une jakin horretatik aurrera, pertsona horiek ezin dutela lehengoak izaten jarraitu. Hau da adierazi nahi duena “Meting Point” ikuskizunak, hainbat hizkuntza, break dancea eta hip-hopa, besteak beste, uztartuz.

Azkenik Kukai Dantza Konpainiak eskainiko du “Gernika” herrian eta Guernica koadroan oinarritutako koreografia aurkezteko. Guernicaren zezena, zaldia, lanpara, gorputzak, sugarraen inguruan Guernica, 1937ko Gernikaren irudia eta eguneroko gernikak erakutsiz.

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.