Durango 1936 Kultur Elkarteak antolatuta
DURANGO.- Urriaren 30ean Agurrik Gabeak izeneko ekitaldia ospatuko da arratsaldeko 19,00etan Durangoko Plateruena Kafe Antzokian.
Aurten ere Durango 1936 Kultur Elkarteak omenaldia egingo die 1936ko estatu-kolpe faxistari aurre eginez euren bizitza askatasunaren, justiziaren eta Euskal Herriko nazio-eskubideen alde eman zuten durangaldetarrei.
Hau bederatzigarren edizioa izango da eta bertan Karrika Antzerki Taldearen emanaldia ikusteko aukera izango da