Eneko Abasolo ‘Abarkas’ iurretarra, Miren Amuriza berriztarra eta Aitor Bizkarra abadiñarra bihar ospatuko den finalean arituko dira

DURANGALDEA.- Hiru finalaurreko jokatu ostean bihar, arratsaldeko 17,00etan jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala Bilbao Arenan. Bertan Durangaldeko hiru bertsolari arituko dira: Eneko Abasolo ‘Abarkas’ iurretarra, Miren Amuriza berriztarra eta Aitor Bizkarra abadiñarra.
Honetaz gain, Maite Berriozabal berriztarra ere gai-jartzaile lanetan arituko da eta Miriam Juaristi zaldibartarra epaileen artean egongo da, beraz, aurtengo Durangaldeko ordezkaritza azpimarragarria da.
Durangaldeko hiru finalista ezezik Etxahun Lekue Etxebarria, Jone Uria Albizuri, Nerea Ibarzabal Salegi, Onintza Enbeita Maguregi eta Xabat Galletebeitia Abaroa Txapelaren bila joango dira biharko ekitaldian.
Hitzordua, bihar, arratsaldeko 17,00etan Bilbao Arenan. Zorte on guztioi!