dotb Durangaldeko Telebista

[dotb.eus] Durangaldeko lehen Pechakucha saioa eta esteroskopioekin ibilbide gidatua

Gerediaga Elkartearen eskutik abenduaren 20 eta 22an izango dira
Abenduaren 22an bisita esteroskopioa egingo da Durangoko kaleetatik

DURANGO.- Gerediaga Elkarteak datorren  abenduaren 20 eta 22rako, bi ekintza berri antolatu ditu. Lehenengoa, Pechakucha formatuan gazte sortzaileen egitasmoak ezagutzeko balioko duen aurkezpen-saioa. Bigarren, Durangoko alde zaharretik oinezko ibilbide gidatua, esteroskopioen bitartez lehengo eta gaur egungo Durango ezagutu ahal izateko.

Horrela, abenduaren 20an 18,30ean Durangoko Hitz liburudenda zaharrean Pechakucha bat egingo da.

Pechakuchak japoniarrez berriketa esan nahi du. Pechakucha norbere ideiak modu bizkor eta original batean gainerakoei aurkeztea ahalbidetzen duen formatu bat da. Ideiak elkarbanatzea, proiektuak erakustea eta hauei buruzko hartu-eman nahiz solasaldi bat bultzatzea izan ohi dira pechakucha saioen helburua. Aurkezpen kreatiboak izaten dira, irudietan oinarrituta, 20 segunduro irudi bat erakutsiz. Eta guztira, 20 irudi. Horregaitiak 20×20 ikurrarekin irudikatzen da sarri.

Gerediaga Elkarteak munduan zehar ezaguna egin den formatua Durangaldera ekarriko du lehenengoz eta eskualdeko gazte sortzaileen lanak eta proiektuak ezagutzeko balioko du.

Lehenengo saio honetarako bost gazte aukeratu dira. Honako hauek:

Joseba Attard: Ibarrangeluko Beradorana auzoan abian jarri duen Olabe proiektuaren arduraduna. Elorriarra.
Eñaut Aiartzaguena Bravo: Marrazkilaria eta @Irribarrez izenarekin sarean ezaguna. Iurretarra.
Julen Fernandez eta Jon Lete LEINN-eko ikasleak: “Bizikletarte” eta “Eztereotipoak” proiektuak aurkeztuko dituzte. Durangarrak.
Elene Carreto eta Beñat Urrutia: Dantzerti eskolako dantzariak, Durangoko Azokaren itxiera ekitaldian parte hartu du. Durangarra.
Iratxe Mediavilla: Argi filmeko zuzendaria. Elorriarra

Eta abenduaren 22an bisita esteroskopioa egingo da Durangoko kaleetatik zehar goiz eta arratsaldez.

Durangoko kaleetan zehar oinezko ibilbide berria proposatzen du Gerediaga Elkarteak. Ibilbide gidatua izango da eta Durango zelan aldatu den ikusteko balioko du. Bisitan, Durangoko historia eta ondareari errepasoa egingo diote eta aintzinako irudiak hiru dimentsiotan ikusteko ahalbidetzen duten gailu estereoskopikoak erabiliko ditugu.

Ibilbide bi antolatu dira lehenengoa, goizeko 11:30ean, euskaraz eta bigarrena, arratsaldeko 16:30ean, gazteleraz.

Ordu t’erdiko bisita aurreikusita dago, Santa Ana plazan hasita. Bisita doakoa izango bada ere, aurrez izena eman behar da. Izena emateko: gerediaga@gerediaga.eus edota 946818066 telefonora deituz

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Disponible para Amazon Prime