Otsailaren 7an, arratsaldeko 19.00etan izango da San Roke ermitan

DURANGO.- Auzo asanbladekin jarraituz Durangoko EH Bilduk San Roke eta Ziritza-Bustintza inguruetako bizilagunekin asanblada antolatu du gaurkorako arratsaldeko 19.00etan San Roke Ermitan.
Jorratuko diren gaiak auzorako pentsatuta dauden proiektuak, airearen kalitatea eta inguruko lurren egoera
Bestalde otsailaren bukaeran Landako eta Txibitena inguruko bizilagunekin biltzeko asmoa ere dutela azaldu dute arduradunek «oraindik data zehatzik ez daukagun arren, jorratu nahiko ditugun gaiak auzotarrentzako arazo edo kezka sortzen dutenak izatea espero dugu, hala nola, aparkalekuen egoera, zebra-bideak, Murueta baserria, Landako eskolaren irekiera ordutegia,…»


