[dotb.eus] Durangoko Euskaraldiak lokala ireki du

Euskaraldia hasi eta aurreko astera arte egunero zabalik egongo da
Atzo inauguratu zen Durangoko lokal berria

DURANGO.- Hizkuntza ohiturak aldatzea helburu duen Euskaraldia ekimena martxan da eta Durangon lokal berri bat zabaldu dute izena emateko aukera bertan izateko.

Izena emateko aukera bi daude:

1. On-line izena ematea: euskaraldia.eus webgunean

2. Durangoko Euskaraldian Artekalean (Hitz liburu-denda zegoen lekuan) zabaldu duen lokalera gerturatu eta bertan izena ematea.

Atzo inauguratu zen lokalean izena emateaz gain, “herritarrek Euskaraldiari buruz jakin gura duten informazio guztia jasoko dute” adierazi dute arduradunek.

Ordutegia ondorengoa izango da:

Urrian eta Azaroan eguenetan 18:00etatik 20:30era eta zapatuetan 12,00etatik 14,30era

 

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.