dotb Durangaldeko Telebista

[dotb.eus] [bideoa] Durangaldeko aurpegi ezagunak Labayruren ‘Botaba’ lehiaketaren promozioan

 Labayru Fundazioarekin sustatutako lehiaketaren asmoa euskal esamoldeen erronkak ahalik eta gazte gehienengana heltzea da
Durangaldeko «antzezleak» dira aurtengo bideoaren protagonistak.

DURANGALDEA.- Labayru Fundazioak #botaba euskal esamoldeen erronkaren bigarren edizioa jarri du abian. Lagunartean, etxean zein lanean erabiltzen diren esamolde horiek Instagram sare sozialaren bidez zabaltzea da lehiaketaren helburu nagusia eta euskal esamoldeen erronkak ahalik eta gazte gehienengana heltzea du helburu aurten ere.

Iaz Zuriñe Hidalgo, Alex Sardui eta Aritz Aduriz izan ziren promozio kanpainako protagonista nagusi, eta aurten Durangaldeko aurpegi ezagunak bihurtu dira bideoaren antzezle, horrela, Jose Julian Oarbeaskoa ‘Txikito, Adolfo Abasolo eta Miren Txabarri aurtengo bideoaren protagonistak bihurtu dira.

Honetaz gain, lehiaketari bultzada emateko Iban Garcia youtuberrak, Aitziber Garmendia aktoreak eta Isma Pereira ‘El Conquistador del Fin del Mundo’ saioko lehiakide oihak etengabeko jarraipena egingo diote lehiaketari beraien Instagram kontuetatik.

Gazteentzat eta hain gazte ez direnentzat diseinatuta dago lehiaketa. Azaroan hasiko da, eta parte-hartzaileek nahi adina bideo aurkeztu ahal izango dituzte. Izan ere, sarien atalean kategoria desberdinak egongo dira aurten.

Iazko markak haustea da aurtengo erronka nagusia. 50 bideo lehiatu ziren iaz, hainbat ekarpen batu ziren Labayru Hiztegi Fraseologikorako, eta gazteak euskararen erabilera naturala eta jatorra oinarri dituen proiektuan inplikatzea lortu zen.

Bi hilabeteko epean, webguneak 8.800 bisita baino gehiago izan zituen. Bisitari gehienak 18 eta 34 urte bitarteko gazteak izan ziren. Promozio spotek 41.000 ikustaldi izan zituzten, eta Instagramen, astean 2.000 bisita eta 16.000 interakziotik gora izan zituen Botaba kontuak.

Sari nagusia, lau lagunentzako bidaia izango da

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.