dotb Durangaldeko Telebista

[dotb.eus] Durangoko Udala eta erakunde autonomoak Euskaraldian

Udaleko langileek eta zinegotziek ariguneak eratu dituzte

Gaur hasten da Euskaraldia

DURANGO.- Euskaraldian entitate gisa izena emanda, modu kolektiboan hizkuntza ohiturak aldatzeko konpromisoa hartu du Durangoko Udalak. Hortaz, udaleko zerbitzuetako langileek eta zinegotziek ariguneak eratu dituzte. Ariguneak euskaraz lasai aritzeko guneak dira, eta bi motatakoak daude: barne ariguneetan, lankideekin euskara gehiago egiteko ariketa egingo da taldean; kanpo ariguneetan, berriz, herritarrei begirako harrera euskaraz eskainiko da, “ahobizi” edo “belarriprest” bat egongo da harrera-lekuetan. 

Esan bezala, Durangoko Udalak eta bere erakunde autonomoek (Durango Kirolak, Astarloa Kulturgintza, Bartolome Ertzilla Musika Eskola eta Udal Euskaltegia) eman dute izena Euskaraldian, eta baita Durango Eraikitzen enpresa publikoak ere. Guztira, 43 arigune sortu dira. 

Gainera, langile eta zinegotziekin lanketatxoa egin da azken hileotan, Euskaraldian parte hartu dezaten eta euskaraz gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan egiteko ariketara batu daitezen.

Zentzu horretan, udal ordezkariek deia egin diete durangarrei Euskaraldian izena ematera eta Udalarekin dituzten harremanetan euskara erabiltzera.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.