[dotb.eus] Durangon Folk jaialdiak dantzaz beteko du bihar Durango

Eguerdiko 12,00etan Durangoko Merkatu Plazatik abiatuko dira talde parte-hartzaileak
Irurtzuneko Orritz-Iskidi taldea hurbilduko da bihar Durangora

DURANGO.- Aurten ere Durangon Folk dantza eta musika jaialdia ospatuko da bihar, larunbata, eguerdiko 12:00etatik 14:00ak arte. Durangoko kale eta plazetan zehar dantzak ikusteko aukera izango ditugu Irurtzuneko Orritz-Iskidi taldea, Durangoko Sugarri Fanfarria eta Kriskitin Dantza Taldearekin.

Aurtengoa 21. edizioa izango da. Kriskitin Dantza Taldearen helburua antolatzaile bezala kulturartekotasuna lantzea da “gure folklorea erakutsiz eta kanpokoena ikusteko aukera emanez eta harresiak eraiki beharrean, zubiak eraikitzea”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.