[dotb.eus] EH Bilduk Arartekoari idatzi dio AHT-ko irregulartasunen berri emateko

  • 9
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
    9
    Shares
“Jarduera horiek, gure ustez, administrazio-zuzenbidearen arloan egintza deusezen edo, gutxienez, deuseztagarrien zantzuak izan ditzakete”, azaldu dute Atxondo eta Abadiñoko bozeramaileek

ABADIÑO.- Abadiño eta Atxondoko EH Bilduko zinegotziek idazki baten bidez Trenbide Azpiegituren Administratzaileak (ADIF) egindako zenbait jardueraren berri eman dio Arartekoari. Azaldu dutenez “Jarduera horiek, gure ustez, administrazio-zuzenbidearen arloan egintza deusezen edo, gutxienez, deuseztagarrien zantzuak izan ditzakete. Arlo penalean, berriz, susmoak izan arren, ez gara gai zehazteko legezkotasunik urratu ote den baina, edonola ere, gertaeren kontakizuna Arartekoaren esku jarri dute Arartekoak baloratu eta ondorioz jarduteko aukera izan dezan”.

Horrela ba, “Euskal y grekoa” deritzon azpiegituraren Atxondo-Abadiño tartean abiadura handiko trena egitearekin zerikusia duten eta irregulartasunak izan ditzaketen ondorengo gertakarien/jardueren berri ematen diote:

“Euskadiko Trenbide Sare Berriaren Informazio-azterlanean eta Euskal Autonomia Erkidegoko Trenbide Sarearen Lurraldearen Arloko Planean zehaztutako barnebidetik kanpo jardutea.
Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Legea ez da betetzen Gasteiz-Bilbo-Donostia abiadura handiko linearen plataformaren oinarrizko proiektua, Atxondo-Abadiño tartean, erreserba banda deritzonetik kanpo dago eta hasieran zehaztutako ezaugarriekin zerikusirik ez dauka.

Abadiñoko udalerrian, 2020ko apiriletik aurrera, beharrezkoak diren hainbat udal baimen gabe egiten ari dira lanak. Udal gobernua jakitun den arren, ez du neurririk hartzen.”

Adierazi dute ere, orain dela 20 urte eginiko Ingurumen Eraginaren Azterketa batek berez beharko luke iraungita egon Europatik Jasotako ingurumen araudiari dagokionez, eta azken 20 urteotan azterketa berririk ez da egin legea ingurumen arloan zenbat aldatu den jakinik, berez, premiazko egiten duen arren. Hori gutxi ez balitz, gainera, baimendutako proiektua goitik behera aldatu eta askoz kalte eta eragin handiagoak sortzen dituen proiektu bat gauzatu nahian ari da ADIF, ingurumen aldetik inongo babesik gabe.

Amaitzeko, “hainbat eta hainbat irregulartasun daude proiektu honi dagokionez”. IEAn derrigorrezkotzat jotzen ziren hainbat azterketa (zarata, fauna, landaredia…) ez dira egin proiektua onartzeko prozeduran, esate baterako. Hala ere, aipatutako guztiarekin irregulartasunen nondik-norako nagusiak ezagutzeko nahikoa dela deritzote eta, ondorioz, Arartekoari beraien eskaria helarazten diote, azaldutako guztiak azter ditzan eskatuaz eta ondorioz jokatuko duenaren itxaropenarekin, bai administrazio arloan zen, hala balegokio, zigor arloan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.