dotb Durangaldeko Telebista

[dotb.eus] Eixu elkarteak Artisau eta Sortzaileen Azoka ospatuko du Elorrion igandean

Arbola Parkean izango da eta 13 postu egongo dira
Azoka igande honetan ospatuko da

ELORRIO.- Eixu elkarteak, igandean, apirilak 11, Artisau eta Sortzaileen Azoka ospatuko du.

Elkartetik adierazi dutenez «Eixu Artisau Elkartetik, Udaberriari ongi etorria emoteko motoreak berotzen ari gara, eta nun hobeto Elorrioko Arbola Parkea baino. Igandean, goizeko 10:00etatik 15:00era Arbola Parkea artez, kolorez eta emozioz betetzeko prestaketetan ari gara».

Elorrioko txoko berezi honetan hirugarren aldiz, Artisau eta Sortzaileen azoka ospatuko dute. Bertan 13 artisten postuak egongo dira; ilustrazioak, poltsa diseinuak, bitxiak, txalapartak, egur taia, zeramika, ukenduak, enkuadernazioa, pintura,…

Horrez gain, umeentzako animazioa saio berezi bat egongo da 12:30ean; Zugame-ren eskutik «Piratak Elorrixon harri galduen bila».

«Gaur egun bizi dugun egoerak eskatzen dituen neurriak hartuko ditugu. Gurekin batera udaberriari kolore gehiago jartzera gonbidatzen zaitugu! Jarraitu dezagun artea elkarbanatzen eta gozatzen!» azaldu dute antolatzaileek.

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.