[dotb.eus] Ekuru, Tomasen Abenturak eta Potxin eta Patxin ‘Durango Kulturaz Blai’ egitarauan

  • 6
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
    6
    Shares

Musika eta antzerkia izango dira protagonistak bigarren asteburu honetan
Ekuru taldeak apirilean argitaratu zuen lan hau

DURANGO.- Uztailak aurrera egiten duen heinean, ‘Durango Kulturaz Blai’ kultur programazioak ere aurrera darrai. Irailera arte 38 ikuskizun eta 59 jarduera garatuko dira, eta asteburu honetan pailazoak eta musika izango dira nagusi herriko txoko ezberdinetan.

Ostegun honetan Tomasen Abenturak konpainiaren ‘Azken Balea’ ikuskizuna eskainiko da Landako Eskolako jolasgunean arratsaldeko zazpietatik aurrera. Ordu berean, eta jendea banatu asmoz, Potxin eta Patxin pailazoek ‘Ingurugiroa Zaindu’ antzezlana eskainiko dute Kurutziaga Ikastolako patioan, ordu berean.

Ostiralean, berriz, Durangoko Ekuru musika taldeak apirilean argitaratutako diskoaren aurkezpena egingo du plateruena Kafe Antzokiko kanpoaldean 21:00etatik aurrera. Ander Erzilla lider duen talde durangarra bigarren lan luzea aurkeztera etorriko zaigu, taldeosoaren laguntzaz jazz musikaz ostiral gaua goxatuz.

Saio guztiak doan izango dira, baina aforoa kontrolatu asmoz sarrerak aldez aurretik hartu beharko dira hurrengo bideetan: – https://labur.eus/UKB-sarrerak

– Arte eta Historia Museoan: Egunero zabalik (astelehena kenduta) 10:00-13:00 eta 17:00-20:00 artean
– San Agustin Kulturgunean ikuskizuna baina ordubete lehenago.

Astean asteroko sarrerak banatuko dira, hau da, ezingo dira aldez aurretik programa osoarenak eskuratu. Modu horretan, antolatzaileek ahalik eta jende gehiagorengana heldu nahi dute. Gehienez ere sei ikusletako taldeak antolatuko dira, alegia, emanaldiez lagun arte mugatuan gozatzeko aukera egongo da, baina taldeen artean segurtasun tartean mantenduko dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.