[dotb.eus] Elorrio eta Abadiñoko landa-eremuko emakumeak diagnostiko bat egiteko elkartuko dira

Urriaren 15ean Abadiñoko Mendiola auzoan eta urriaren 17an Elorrioko Gaztea auzoetan izango dira topaketak
Gaur goizean aurkeztu dira datorren astean izango diren topaketak. ARGAZKIA: dotb.eus

ABADIÑO/ELORRIO.- Abadiño eta Elorrioko udaletako Berdintasun Sailek landa-eremuan jarri dute begirada ikusita “udalerri bietan eremu honek daukan garrantzia” azpimarratu du Elorrioko alkatea den Idoia Buruagak. Ikerketaren arabera Abadiñoko biztanlerian %6a landa-eremuetan bizi diren emakumeak dira eta Elorriokoa.

Iñaki Rekalde, Abadiñoko Udaleko Landa garapena, Komertzio eta Turismo arloko zinegotziak azaldu duenez ere “landa-eremuetan bizi den emakumeen kopuruak daukan garrantzia ikusita” honen inguruko ikerketa egitea erabaki zuten eta Leire Milikua ikerlariak azaldu duenez “landa-eremuko emakumeak eta Bilboko edozein emakume katedraduna azkenean arazo berdintsuak dituzte”.

Aurrediagnostiakoa egiteko guztira 18 emakumeri egin diete elkarrizketa. Eta ondoren topaketak egingo dira bai Abadiño eta Elorrion ondorioak ateratzeko.

Aurrikusitako lehen saioa Abadiñoko Mendiola auzoan dagoen Errekatxo auzo elkartean egingo da urriaren 15ean, arratsaldeko 17:30ean, eta bigarren topaketa Elorrioko Gazeta auzoan dagoen Lagun-arte kofradian egingo da urriaren 17an, arratsaldeko 17:30ean hau ere. Saio bietan, elkarrizketatutako emakumeak eta hauek gonbidatutako beste emakume batzuk bilduko dira, “aldez aurretik egindako elkarrizketetan landutako bi edo hiru gai nuklearrak lantzeko helburuarekin”, Milikuaren esanetan.

Bigarren saioak azaroan izango dira; lehena 5ean, Mendiolako Errekatxon eta bigarrena 7an, Gazetako Lagun-artean, kasu bietan arratsaldeko 6etan. Ekitaldian lehengo saioetako balidazioak egingo dituzte partaideek eta ondoren, “ia denen artean ekintza txikiren bat adosten dugun”, azaldu du Lerie Milikuak eta jasotako ondorioekin abenduaren erdialdean diagnostikoa izatea espero dute.

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.