[dotb.eus] Elorrioko 24 Ordu Digitalean lehiaketaren XIII. edizioa asteburuan

Lehiaketa gaur arratsaldeko 17,00etan hasiko da
Multimedia munduaren zaleentzat parte-hartze formula berria irekitzea da helburua

ELORRIO.- Urtero lez asteburu honetan 24 Ordu Digitalean film laburren erakusketa – lehiaketa ospatuko da asteburu honetan. Bertan, lanak 24 ordutan sortu behar dira: oinarri zehatz batzuetatik abiatutako istorioa asmatu, grabatu, editatu eta esportatu.

Lehiaketa gaur hasiko da arratsaldeko 17,00etan antolatzaileek gaia proposatuko dute Arriola Antzokian, eta 24 ordu ostean filmak Arriola Antzokian aurkeztu beharko dira.

Laburmetraien emanaldiak bihar, azaroak 3, gaueko 22,00etan izango dira. Emanaldia amaitu eta sari banaketa egingo da. Sari nagusia 700 eurokoa izango da eta finalista bi egongo dira 500 euroko sariarekin bakoitza. Izena emateko eta informazio gehiago 24ordu@arriolaka.eus helbidean egin beharko da.

Jaialdiaren helburua multimedia munduaren zaleentzat parte-hartze formula berria irekitzea da, lan-taldeak sortuz eta teknologia berriak erabiliz. Sormenak, originaltasunak, ideia trebetasunak eta istorioen osaketak emaitza liluragarria eskaintzen dute beti.

Lehiaketaren oinarriek diote film laburretan esaldi, objektu eta gai zehatz bat agertu behar direla, hain zuzen, aurretik antolatzaileek proposatuko dituztenak. Informazio hau guztia lehiaketa hasten den momentuan bertan emango zaie parte-hartzaileei.

Eskatutako denboran lana burutzeko, talde bakoitzak bere burua nahierara antolatu beharko du produktua bukatu eta entregatzeko beharrezkoak diren eginbehar artistiko zein tekniko guztiak estaltzeko.

Taldeak Euskal Herri osotik datoz, batez ere Durangaldetik, batzuk lehenago egonak dira eta beste batzuentzat lehiaketa batean parte-hartzen duten lehen aldia izan ohi da.

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.