[dotb.eus] Emakumeen biografia berriak sortzeko ‘Wikikedada’ antolatu da Durangon

Genero arrakala gainditzea da egitasmoaren helburua
Hainbat herritan dago martxan egitasmo hau. ARGAZKIA: Wikipedia

DURANGO.- Andereak Elkarteak hainbat jardunaldi antolatu ditu WikiEmakumeen sarea handitu eta Wikipedian emakumeei buruzko artikuluak areagotzeko. Jardunaldien lehen eguna gaur izango da arratsaldeko 16,00etan Ibaizabal Ikastolan.

Egitasmo hau Wikiproiektuaren barnean kokatzen da Wikipedian erreferente diren emakumeak ikusarazteko asmoz.

Jardunaldiak helburu ezberdinak ditu. Alde batetik, Wikipedian emakumeen biografia berriak sortzea, baina baita ere emakumezko editore kopurua handitzea; Euskal Wikipedian genero-ikuspegia txertatzea; historian zehar izandako emakumeen ekarpenak eta ezagutzak Euskal Wikipedian biltzea; eta feminismo ezberdinen ekarpenak eta protagonistak formatu anitzeko tresnetan islatzea (irudiak, datuak, bideoak,…)

Beraz, jardunaldietan, Wikipedian editatzen eta parte hartzen ikasiko dute parte hartzaileek. Lehenengo hitzordua, gaur izango da Ibaizabal Ikastolan 16,00etan, eta hurrengoak otsailak 6, martxoak 26, apirilak 16 eta maiatzaren 21ean ospatuko dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.