dotb.eus | Eneko Bikandik irabazi zuen atzo Iurretan egin zen erronka

Parte-hartzaileak Goiuriraino joan ziren korrikan eta ondoren enbor bi ebaki zituzten
Eneko Bikandi eta Mikelats Goiria gogor aritu ziren erronka honetan

IURRETA.- Atzo arratsaldean erronka polita egon zen Iurretan. 22 urteko Eneko Bikandik eta Mikelats Goiriak, 28 urtekoa, erronka honetan hartu zuten parte. Mikel Deuna enparatzatik Goiuriraino korrikan igo eta ondoren bakoitzak enbor bi ebaki behar izan zituzten.

Azkenean Eneko Bikandi izan zen irabazlea nahiz eta Mikelats  aurretik joan bai korrikan baita ere lehen enborra ebakitzen.

Biek lan gogorra izan zuten eta jendetza ugari batu zen erronkaren inguruan giro ezin hobea sortuz.


DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *