Sarrerak, 5 euroan, Errotan eta Udal mediatekan eskuratu ahal dira

ABADIÑO.- Esti eta Mikel Markezek kontzertua eskainiko dute gaur, abenduak 11, Errota Kultur Etxean, Mikel Garaizabal Hezkuntza eta Euskara zinegotziak gaur jakitera eman duenez. Ekitaldi hau antolatu da ofizialki hilaren 4an amaitu zen Euskaraldiaren bigarren edizioaren amaiera moduan.
Oraingo honetan hamar kantu berri batu dituzte, Esti Markezek sortutako bost kantu berri eta Mikel Markezek sortutako beste bost. Doinuak beraiek sortuak badira ere, idazleen artean Toti Martinez de Lezea, Pako Aristi, Alaia Martin, Jon Maia edo Joseba Sarrionandia ditugu
Sarrerak, 5 euroan, Errotan eta Udal mediatekan eskuratu ahal dira. Emanaldia 19:00etan hasiko da, baina aretoko ateak 18: 30ean irekiko dira sarrera mailakatua errazteko. Mikel Garaizabalek azaldu duenez, kontzertua egingo da edukiera kontrolatuta eta koronabirusa ez kutsatzeko beharrezko neurriak hartuta.