[dotb.eus] ‘Etxetik Euskaraldira’ dinamika martxan Durangaldean

Apirilaren 24tik 30era proposamenen fasea izango da
etxealdia

DURANGALDEA.- Nahiz eta Euskaraldia udazkenean egingo den, denok etxealdian gauden honetan, Etxealditik Euskaraldira dinamika jarri da martxan Durangaldean eta Euskal Herri osoan. Ekimen honen helburua etxealdia hizkuntza-ohituretan eragiteko aprobetxatzea da. Honetarako egunero erronka txiki bat planteatuko da, ariketa txiki bat, eguneko momentu batez hizkuntza-ohiturak aldatzen saiatu eta euskaraz egiteko.

Beraz, apirilaren 21etik 23ra hausnarketa fasea igaro ondoren, hau da, bakoitzak norekin zein hizkuntzatan berba egiten duen pentsatzeko momentua, apirilaren 24tik 30era proposamenen fasea hasten da eta egun bakoitzean proposamen bat egingo da, euskara erabilera areagotzeko, egunerokotasunean ohikoak diren egoeretan normalean euskaraz egiten ez dugun horrekin euskaraz aritzeko, eguneko tarte batean. Durangoko Euskaraldiko batzordeak adibide batzuk heralazten dizkigute “adibidez egun batean afaria euskaraz egitea, beste egun batean kuadrilako online poteoa euskaraz egitea, beste batean dendariari euskaraz egitea, eta abar”. Euskaraldiko sare sozialetan zabalduko dira eguneko proposamenak.

Maiatzaren 3an ekimenaren amaiera ospatuko da Sorkuntzarekin lotutako zerbait plazaratzea eskatuko da, aurreko egunetan prestatu dena, horrela ekimen honi amaiera emateko.

Un comentario en “[dotb.eus] ‘Etxetik Euskaraldira’ dinamika martxan Durangaldean

  1. FASES A LA CARTA….P.N.V. VIVA LAS ELECCIONES LA MAYOR PREOCUPACION…… ASESINOS DIMISION DE ESTE GOBIERNO.TEST MAXIVOS PARA TODA LA POBLACIÓN… NO SOLO A LPS DE SIEMPRE…NO VOTES A NADIE UNICA MANERA DE CAMBIAR ESTE REGIMEN FRANQUISTA…..

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.