[dotb.eus] Euskal Herriko Artzain txakurrik onenak Axpen lehiatuko dira larunbatean

Arratsaldeko 17:30ean hasiko da ekitaldia
Herrialdeka egin diren txapelketetako txakurrik onenak egon dira Axpen. Argazkia: dotb.eus

ATXONDO.- Atxondoko Axpe auzoan, Anboto mendiaren magalean, Euskal Herriko artzain txakurrik onenak lehiatuko dira irailaren 14an, larunbatean, arratsaldeko 17:30ean hasita. Herrialdeka egin diren txapelketetako txakurrik onenak izango dira. Ekitaldira sarrera 4 eurotakoa da.

53. edizioa izango da aurtengoa.11 txakurrek parte hartuko dute, baina artzainak gutxiago izango dir, bederatzi. Izan ere, Bizkaiko eta Nafarroako aurtengo txakur txapeldun eta txapeldunordeen artzainak errepikatu egiten dira. Bestetik, txapelketaren antolaketan Gerediaga Elkarteak ardura nagusia badu ere, Atxondoko Udalak, Draxton enpresak, Atx-Azpi elkarteak, Euskal Herriko Artzain Txakurren Elkarteak (EHATE) eta Urkiola Landa Garapenerako Elkarteak laguntzen dute.

Guztira 11 txakurrek parte hartuko dute. Honako hauek dira aurtengo txapelketako txakurrak:

BIZKAIA
TXAKURRA ARTZAIA HERRIA
1ª LAIA Enrique Mendiguren Orozko
2ª RIKI Enrique Mendiguren Orozko
ARABA
1ª KOBI Asier Bolibar Olabezar
2ª BAT Fidel Alonso Areta
NAFARROA
1ª JAI Antonio Alustiza Areso
2ª ASKE Antonio Alustiza Areso
GIPUZKOA
1ª MENDI Jabier Zubiaurre Mutriku
2ª ARGI Migel Arregi Oñati
IPARRALDE
1ª GAUA Gillen Echegoyen Donamartiri
2ª ETXE Martzel Ugalde Aldude
2018ko TXAPELDUNA
SUA Aritz Ganboa Arruazu

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.