Bihar ospatuko dira ekitaldi biak Ondarearen Europako Jardunaldien barnean Gerediaga elkartearen eskutik

MAÑARIA.- Peru Magdalena idazle durangarrak, Mañariako Ebaristo “Kirikiño” eta Errose Bustinza osaba-loben ipuinak bertsionatu ditu eta gaztetxoei kontatuko dizkie Mañariako Kultur Etxean, 16:30etik 19:00etara. Ostean, zurezko jokoen haur-parkean jolas egiteko aukera izango da.
Egunean bertan, “Bizkaiko Hotsak” zikloaren barruan Mañariko Andra Mari elizako organuaren 250. urteurrena ospatzeko kontzertua eskainiko du Jesus Gonzalok arratsaldeko 19:00etan Ondarearen Europako Jardunaldien barnean.


