[dotb.eus] Familiei zuzendutako ekitaldiak eta organu kontzertua bihar Mañarian

Bihar ospatuko dira ekitaldi biak Ondarearen Europako Jardunaldien barnean Gerediaga elkartearen eskutik
Bihar Mañariko Andra Mari elizan 19,00etan izango da Organu kontzertua

MAÑARIA.- Peru Magdalena idazle durangarrak, Mañariako Ebaristo “Kirikiño” eta Errose Bustinza osaba-loben ipuinak bertsionatu ditu eta gaztetxoei kontatuko dizkie Mañariako Kultur Etxean, 16:30etik 19:00etara. Ostean, zurezko jokoen haur-parkean jolas egiteko aukera izango da.

Egunean bertan, “Bizkaiko Hotsak” zikloaren barruan Mañariko Andra Mari elizako organuaren 250. urteurrena ospatzeko kontzertua eskainiko du Jesus Gonzalok arratsaldeko 19:00etan Ondarearen Europako Jardunaldien barnean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.