[dotb.eus] Garai eta Agirre-Etxaniz Master Cup Txapelketaren irabazleak Berrizen

Atzo ospatu ziren txapelketaren partida biak Berrizko frontoian
Agirre eta Etxanizek  irabazi zuten pilota goxoarekin

DOT KIROLAK.- Leire Garai eta Iera Agirre-Leire Etxanizek irabazi dituzte, giro apartarekin, Berrizen jokatutako LABORAL KUTXA EITB Masterreko bi partidak. Salbuespenak salbuespen, urteko pilotaririk onenak bildu dira bertan eta, lehiatzeko egunik onenek ez badira ere, bertan bildutako pilotazaleek tanto edererkin gozatu ahal izan dute.

Lau eta erdiko partidan, pilota mistoarekin, Leire Garai arabarrak errebantxarako tartea izan du , Miriam Arrillaga txapeldunari 16-22 irabazita. Hasiera-hasieratik hartu du gainera Garaik partidaren ekimena, kantxan eroso sentitzea kosta izan zaion aginagarraren aurka. Lau eta erdiko finalerdian ez bezala, ondo mugitu zuen pilota gasteiztarrak, baina ezin da gainetik pasa Arrillagak ez duela bere egunik onena izan.

Sakea izaten da gipuzkoarraren armarik boteretsuenetako bat, baina gaur eskubiak ez dio nahi bezala funtzionatu eta kosta egin zaio kantxan agintzea. Hala ere, partida latzen izan duenean, (10-17) ere galtzen joan da, lehiatzeko grinak ez dio hutsik egin eta desabantaila bi tantora ere murriztu du (15-17).

Dena dela, atzo Garai askoz ere sendoago aritu zem eta merezita lortu zuen garaipena.

Binakakoan, pilota goxoarekin, Leire Etxanizek bere urte bikaina borobildu ahal izan du beste garaipen on batekin. Iera Agirrek lagunduta, 22-11 irabazi diete Olatz Arrizabalaga-Maite Ruiz de Larramendiri hutsek baldintzatutako partida arraro batean.

Beste askoren artean, sendotasuna izan da Etxebarriko pilotariaren dohainik onena bere garaipen guztietan eta aurten ere horrek eman die garaipena nafarrari eta bizkaitarrari. Lehen tantoak bestelako partida bat emango zela iradoki duen arren, lehia azkarra izan da, egindako baina galdutako tanto gehiagorekin. Pentsa, urdinek 19 huts batu dituzte (13 Arrizabalagak eta 6 Maite Ruiz de Larramendik) eta zenbaki horiekin ezinezkoa da maila hauetan lehiatzea.

Hemen ere, hasieratik hartu dute irabazleek partidaren aginte makila eta kasu honetan aldeak handitu baina ez dira egin neurketak aurrera egin ahala. Agirre-Etxanizek ez dute partida bereziki distiratsurik egin, baina beti egon dira euren lekuan, kantxan ez dute zirrikiturik utzi eta aurkariak desesperatzera heldu dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.