[dotb.eus] “Garaik osasun zentru txiki bat edukitzea beharko luke”

Erramun Osa, Garaiko alkatea aste honetan DOTB-ko BIOK saioan gonbidatua izan da

DOTB.- Legegintzaldi honen bi urte pasatu dira. Hori dela eta aste honetan DOTB-k Garaiko alkatea den Erramun Osa gonbidatu du. 2019ko ekainean hartu zuen makila lehen aldiz eta hilabete hauetan proiektu ugari burutu ditu. Berak auzolanean eta lankidetzan sinisten du, “horrela guztiok batera aurrera atara ahal izateko dauzkagun ideak”.

Herriko frontoia atontzeaz eta ixteaz aparte, herriko bide batzuk atondo dituzte udaletik, eta aste honetan, bigarren aldiz, herriko ekonomia suspertzeko bonuak atera dituzte. Pasadan urtean guztira 220 izan baziren, aurten 700 izango dira, 500 bertako jatetxeetan jateko eta beste 200 landetxeetarako.

Horretaz gain Osak elkarrizketan proiektu ugari aipatu zituen. Besteak beste gida berri bat kaleratuko dutela Gerediagako elkartearen batera “herritarrek bertako ondare ezagutu dezaten”.

DOTBko saioan ere aipatu zuen Garai eskualdeko osasun zentrorik gabeko herri bakarra dela. “Sailburuaz egon nintzen eta esan nion honi bultzada bat eman behar zitzaiola. Nik esan nahi dut osasun zentro txiki bat, gaixotasun arruntetarako edota txertoak jartzeko zenbait egunetan”, adierazi zuen Osak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.