dotb.eus | Garaiko Iruri Altzerreka Euskal Herriko Eskolarteko finalean Bizkaikoa irabazi ondoren

Datorren ekainaren 10ean Saran ospatuko da finala.
Iruri Altzerrekak txapela jantzi zuen pasadan larunbatean

GARAI.- Bizkaiko eskolarteko finala jokatu zen Markina-Xemeinen joan den larunbatean. Bat-bateko saioa zein idatzizko frogak izan ziren eta 200 gazte elkartu ziren. Bat-batean, zortzi finalista aritu ziren kantuan Durangaldeko Gorka Pagonabarraga Agorria, Bittor Altube eta Iruri Altzerreka Martinez tartean zeudelarik.

Berrizko Bertso Eskolan ari den Iruri Altzerrekak irabazi zuen txapelketa eta Gernikako Beñat Bilbao gelditu da bigarren. Irabazleari txapela Moises Enbeita Ealo bertsolari, bertsozale, eta antolatzaileak ipini zion. Orain datorren larunbatean Saran ospatuko den 2017ko Euskal Herriko Eskolartean hartuko du parte Altzerrekak

Lurraldeetan bere bidea eginda, Eskolartekoa biribiltzeko Euskal Herri guztiko ordezkariak bilduko dituen jaia ospatuko da larunbatean Saran: bat-bateko finalaren hitzordua baliatuz, egun osoko jaia antolatu ohi da.

11:00etan abiatuko da bat-bateko finala Sarako trinketean. Aurten 15-18 urte bitarteko 13 gaztek hartuko dute parte: Arabatik, Aroa Arrizubieta Barredo (Gasteiz, 2001) eta Aitor Ugarte Eriz (Aramaio, 2002); Baxenabarretik, Elixabet Etxandi Goyenetche (Izpura, 2000) eta Oier Urreizti Lafitte (Bidarrai, 2000); Bizkaitik, Iruri Altzerreka Martinez (Garai, 2000) eta Beñat Bilbao Landa (Gernika-Lumo, 1999); Gipuzkoatik, Oihana Arana Kardenal (Eskoriatza, 2001) eta Jokin Irastorza Zabalegi (Oiartzun, 1999); Lapurditik, Julene Etxeberri Pacheco (Sara, 2001) eta Irati Alcantarilla Urdanpilleta (Urruña, 2001); Nafarroatik, Joanes Illarregi Marzol (Leitza, 1999) eta Xabat Illarregi Marzol (Leitza, 2001); eta, Xiberoatik, Haritz Capot Thornary (Zalgize, 2001).

Pantxika Solorzano eta Joana Itzaina ariko dira gai-jartzen eta saioa aurkezten, hurrenez hurren. Epaile taldea herrialde bakoitzeko ordezkari banak osatuko du: Aitor Jimenez (Araba), Leire Etxebarria (Bizkaia), Elisa Iztueta (Gipuzkoa), Lierni Elorza (Lapurdi), Saioa Mitxelena (Nafarroa) eta Iban Thicoipe (Baxenabarre). Egungo Euskal Herriko Bertsolari txapeldunak jantziko dio txapela irabazleari, Amets Arzallusek.

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.