Eskariak, Garaiko Udaleko Erregistro Nagusian aurkezteko azken eguna otsailaren bata izango da

GARAI.- Garaiko Elizateko Udalak oso garrantzitsutzat irizten dio helduen euskalduntzean eta alfabetatzean eragiteari, horri esker, Garaiko euskaldunen ehunekoa handitu eta euskararen erabilera hedatu ahal direlako.
Horrexegatik, 2020. ekitaldirako aurrekontu partida bat ezarri zen, 2019-2020 ikasturtean euskalduntze edo alfabetatze ikastaroetan parte hartzen zuten Garaiko herritarrei bekak emateko. Horrela, dirulaguntza horien onuradun izango dira Garain erroldatuta egon eta aipatutako euskara ikastaroak egin dituztenak, euskaltegi eta barnetegi homologatuetan eta Hizkuntza Eskolan.
Garaiko Udalak ematen dituen dirulaguntzak bateragarriak dira dena delako erakunde publiko edo pribatuek xede bererako eman ditzaketen bestelako dirulaguntzekin. Dirulaguntzak emateko, kontuan hartuko dira, besteak beste, ikastaroen trinkotasuna (egunean ordu eta erdi, ordu bi eta abar) eta asistentzia.
Eskariak, Garaiko Udaleko Erregistro Nagusian aurkezteko azken eguna otsailaren bata izango da.