[dotb.eus] Garaiko Udalak ludoteka jarriko du abian gazte eta umeentzat otsailetik maiatza arte

  • 26
    Shares
Interesdunek Garaiko udaletxean eman dezakete izena
Otsailetik maiatza arte izango da

GARAI.- Ume eta gazteen arteko harremanak sendotzeko, ehuntzeko eta euskararen erabilera indartzeko asmoz, Garaiko Udalak ludoteka-zerbitzua jarriko du abian otsailetik maiatzera. Hilean, larunbat batean, Berbarorekin batera antolatuko den ludotekaren hezurdura euskarazko jarduera ludikoak eskaintzea izango da, haur eta gazteen parte-hartzea sustatzeko. Interesdunek Garaiko udaletxean eman dezakete izena. Izen-ematea doakoa da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.