[dotb.eus] Gaur amaiera emango zaio Berrizko Euskararen Kriseiluaren ekimenari

Guztira 41 familiek hartu dute parte egitasmoan
Amaiera festa gaur arratsaldeko 19,00etan izango da

BERRIZ.- Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu eta egun batetara emango zaio Euskararen Kriseiluaren ekimenari amaiera Berrizko Kultur Etxean, abenduaren 4an arratsaldeko 19etan. Guztira 41 familiek hartu dute parte azaroaren hasieratik astero Euskararen Kriseiluaren sua bizirik mantenduz.
Hizkuntza ohiturak aldatzea helburu duen egitasmo hau Berrizko Udalaren Euskara zerbitzuak eta Learreta-Markina eskolak abiatu dute Euskaltzaleen Topagunearekin batera.

6 eta 7 urteko haurrei zuzenduriko ekimen hau ( LH1 eta LH2), azaroa hasieran hasi zen martxan astero familia batek kriseilua bere etxean jasoz, euskararen sua piztuta izateko konpromisoarekin. Kriseilua zaintzeko txandarekin batera, familiaren hizkuntza ohiturak aztertzen dituen galdetegi bat bete izan dute familiek, euskararen erabilera handitzeko konpromezu ezberdinak hartuz. Honela, euskararen transmisioan zein erabileran beren aletxoa jarri dute berriztarrek Euskararen Kriseiluan parte hartuz.

Egitasmo honen amaiera ekitaldira kriseiluaren zaintzaile izan diren familia guztiak daude gonbidatuta, hartutako konpromisoak partekatu eta elkarrekin ospatzeko. Ekitaldian bertan Berrizko zenbait familiarekin egindako bideoa aurkeztu da, kriseiluaren zaintzak emandako hausnarketa eta esperientziak azaleratuz. Izan ere, Euskararen Kriseiluak hizkuntzaren transmisioan guztiok dugun arduraz sentsibilizatzeaz gain, hizkuntza ohituretan aldaketak eragiteko tresna bat eskaintzen zaie familiei.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.