[dotb.eus] Gaur Euskal Herriko Artzain txakurrik onenak ikusteko aukera izango dugu Atxondon

Axpen lehiatuko dira Euskal Herriko Artzain txakurrik onenak
Iaz ere txapelketetako txakurrik onenak egon ziren Axpen. Argazkia: dotb.eus

ATXONDO.- Aurten ere Atxondoko Axpe auzoan, Anboto mendiaren magalean, Euskal Herriko artzain txakurrik onenak lehiatuko dira gaur arratsaldeko 17:30ean hasita.

Herrialdeka egin diren txapelketetako txakurrik onenak izango dira larunbatean. Ekitaldira sarrera 4 eurotakoa da.

Aurtengo txapelketak urteurren borobil bat beteko da. Hain zuzen ere, 50 urte betetzen ditu Jose Antonio Azkorbebeitia Gerediaga elkarteko bazkideak antolaketa lanetan. Bestetik, txapelketaren antolaketan Gerediaga Elkarteak ardura nagusia badu ere, Atxondoko Udalak, Draxton enpresak, Atx-Azpi elkarteak, Euskal Herriko Artzain Txakurren Elkarteak (EHATE) eta Urkiola Landa Garapenerako Elkarteak laguntzen dute.

Guztira 11 txakurrek parte hartuko dute. Honako hauek dira aurtengo txapelketako txakurrak:

2017ko txapelduna: JAI – Antonio Alustiza (Areso)
Iparraldeko txapelduna: LEHIAL – Jean Paul Iriken (Itxaso)
Iparraldeko bigarrena: LUK – Juan Miura (Heleta)
Nafarroagako bigarrena: SUA – Aritz Gamboa (Arruazu)
Nafarroako hirugarrena: AZKE – Antonio Alustiza (Areso)
Arabako txapelduna: LUKY – Fidel Alonso (Areta)
Arabako bigarrena: KOBI – Asier Bolibar (Olabezar)
Gipuzkoako txapelduna: EDER – Jose Mª Bengoa (Oñati)
Gipuzkoako bigarrena: NABAR – Aitor Tato (Ataun)
Bizkaiko txapelduna: GALA – Eneko Serrano (Orozko)
Bizkaiko bigarrena: RIKI – Enrique Mendiguren (Orozko)

*Nafarroako JAI txakurrak iaztik parte hartzeko eskubidea duenez, herrialde horretako bigarren eta hirugarren sailkatuek parte hartuko dute Euskal Herrikoan

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.