[dotb.eus] Gerediaga Elkarteak jaso du XXIX. edizioaren Sabino Arana Saria

Atzo ospatu zen XXIX. edizioaren sari banaketa
Nerea Mujikak jaso zuen saria

BILBAO.- Sarien XXIX. edizio honetan, Sabino Arana Fundazioak Gerediaga Elkarteari eman dio saria, erakundeak Durangaldeari, bereziki, eta Euskal Herri osoari egin dion ekarpen handiagatik. Fundazioko lehendakariaren esanetan, diktaduraren urte beltzetan ereindako haziak Durangoko Azoka bilakatu du euskal kulturgintzaren eta sorkuntzaren erdigune, elkargune eta nahitaezko hitzordu, bai eta euskal kultura mundura zabaltzeko erakusleku ere.

Nerea Mujikak jaso zuen atzoko ekitaldian sari hau eta adierazi zuen bezala “pozik nago eta pozik gaude Gerediaga Elkartean. Pozik elkartetik egindako lana aintzat hartu eta gaur Sabino Arana saria jaso dugulako.
Beraz, eskerrik asko Sabino Arana Fundaziokooi holango aitortza egiten diguzuelako. Eta zorionak ere beste sarituoi: Ramon Barea, Abel Barriola, Koopera eta Ez beti da Ez aldarriari”.

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *