[dotb.eus] GO!AZEN 7.0 eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen sarreren zozketa ostiralean

Izena eman duten guztien artean egingo da zozketa
Zozketa oistiral honetab izango da Zornotzan

AMOREBIETA-ETXANO.-  Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Amaren intxaurrak ikuskizuna aurkeztuko dute otsailaren 12an Zornotza Aretoan. Sarrerak Zelaieta zentroan Ametx Txartelarekin izena emanda urtarrilaren 18tik 21era egongo dira eskuragarri. Hala ere, ostiral honetan, urtarrilaren 22an, sarreren zozketa egingo da izena eman dutenen artean. Gehienez pertsona bakoitzeko 4 sarrera hartu ahal izango dira. 

Oraingo honetan, Pirritx eta Porrotx Marimototsekin elkartuko dira parke magikoan. Amatxo Loreto duela 3 urte hil zen. Intxaurrondoa landatu zuten amatxoren oroimenez, bere agurrean. Gaur intxaurrondoak emandako lehen fruituak dastatuko dituzte. Intxaurrak jan ahala, Loretorekin bizitako abenturak partekatuko dituzte haur eta familiekin.

Dolua igarota, gaur pozik daude pailazoak, berarekin akordatzen diren aldiro irria ateratzen zaielako ezpainetan, intxaur zaporeko irria. Marimototsek gordeak ditu amak emandako haziak, parkeko landare eta lore magiko guztienak. Gaurkoa egun aproposa da denok elkarrekin hazi horiek ereiteko… mundu berri bat sortzera goaz!

Otsailaren 13an, GO!AZEN 7.0. Zornotza Aretora itzuliko dira beren gazte musika ikuskizunarekin. Aurten, antzokietan inoiz egin ez duten ikuskizun berri batekin datoz: kontzertu bat! Denboraldi honetako sei aktore oholtza gainean arituko dira kantuan, dantzan eta telesailari buruzko kontu dibertigarriak azaltzen. Kasu honetan ere, sarrerak urtarrilaren 18tik 21era bitartean egongo dira salgai Zelaieta Zentroan Ametx Txartelarekin izena emanez eta ostiral honetan, urtarrilaren 22an, sarreren zozketa egingo da izena eman dutenen artean. Pertsona bakoitzak gehienez 4 sarrera izango ditu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.