[dotb.eus] Gorka Pagonabarraga bertsolari durangarrak irabazi du EHko Eskolarteko txapelketa

Gaur goizean Saran ospatu da finala
Gorkak irabazi du txapelketa ARGAZKIA: Bertsolari Elkartea XDZ

DURANGO.- Gorka Pagonabarragak jantzi du txapela gaur Saran, Mikel Mendizabalen eskutik. Durangokoak Aner Peritz txapeldunordea eta Aitor Ugarte, Elixabet Etxandi, Irati Alcantarilla eta Oihana Arana izan ditu bertsokide saioaren bigarren zatian.

13 izan dira parte-hartzaileak, baina; eta hori, lurraldeetan egitasmoak izan dituen bidaide guztiak aintzat hartu gabe. Hamaikak pasatxo hasi da Sarako trinketean Euskal Herriko XXX. Eskolarteko Txapelketa, kanpotik zetorren euri jasak abiapuntua markatuz. Giroko musika apaldu ahala, ordea, euriak bertsoei egin die bide eta hasierako agurrekin ekin diote saioari bertsolariek.15-18 urte bitarteko 13 gaztek hartu dute parte saioan, egitasmoa gauzatzen duten lurralde guztiak ordezkatuz. Zozketak hala erabakita, hurrenkera honetan egokitu zaie kantuan aritzea: Oihana Arana Kardenal (Eskoriatza, 2001), Xabat Illarregi Marzol (Leitza, 2001), Haitz Capot Thornary (Zalgize, 2001), Elixabet Etxandi Goyenetche (Izpura, 2000), Irati Alcantarilla Urdanpilleta (Urruña, 2001), Aner Peritz Manterola “Euzkitze” (Zarautz, 2002), Julen Etxeberri Etxart (Zaro, 2001), Hodei Renteria Maleta (Angelu 2000), Gorka Pagonabarraga Agorria (Durango, 2000), Ekiñe Zapiain Arlegi (Bera, 2002), Aitor Ugarte Eriz (Aramaio, 2002), Iruri Altzerreka Martinez (Garai, 2000) eta Aroa Arrizubieta Barredo (Gasteiz, 2001). Julene Etxeberrik egin ditu gai-jartzaile lanak eta Ainhoa Sarasuak harrera eta agurreko aurkezletza.

Sanran ospatu da finala gaur goizean ARGAZKIA: Bertsolari Elkartea

Binaka – eta kasuren batean hirukote moduan – zortziko handi eta txikiko ariketei ekin diote. Horietan puntuazio handiena lortu dutenek egin dute aurrera bigarren zatirako: Aitor Ugarte, Aner Peritz, Elixabet Etxandi, Gorka Pagonabarraga, Irati Alcantarilla eta Oihana Arana. Banaka aritu dira sailkatutako sei bertsolariak, lehen puntua emanda hasieran eta gaia emanda gero, zortziko txikian eta bost puntuko neurrian hurrenez hurren.

Epaile lanetan aritu dira Aitor Jimenez, Arkaitz Goikoetxea, Eneritz Azkue, Joakin Arregi, Jurgi Fuentes eta Lierni Elortza, eta idazkari izan da Ane Errazkin.

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.