Gaur, martxoak 20, 19.00etan izango da

DURANGO.- Datorren Ekainaren 10ean Gure Esku Dagok giza kate berri bat egingo du erabakitzeko eskubidearen alde. Euskal Herriko hainbat hiri, herri eta auzo batuko dituen kate hori Durangotik ere pasatuko da. Hori dela eta egun horretan ospakizun eder bat antolatu nahi dute «gure herritik igaroko diren 3 km-ak jendez eta festa giroz bete nahi ditugu».
Egun hori prestatzeko herri batzarra antolatu dute datorren martxoaren 20an «aurreko deialdietan bezala herritarron parte hartzea oso garrantzitsua iruditzen zaigu» azaltzen dute plataformatik.
Batzarra arratsaldeko 19.00etan izango da Artekaleko egoitza (Hitz liburudenda zena).


